Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

itsasadar

iz. Lehorrean aski sakon sartzen den itsasoaren zatia.  v  Ibaiaren bokaletik barnera itsasaldien gorabeherak antzematen diren ibai aldeari deitzen zaio zehazki itsasadar. Lurralde bat hondoratzen denean edota itsasoaren maila igotzen denean sortu ohi dira itsasadarrak. Oso ekosistema bereziak eratzen dira; hala, itsasadarrak dira, besteak beste, estuarioak, padurak, ibaien azkeneko parteak eta fiordoak.