itsas katu
iz. Zool. Kimeridoen familiako itsas arraina, 1,5 m inguru luzea (Chimaera monstrosa). Buru sendo handia du, ahoa berriz txikia eta buruaren azpiko aldean kokatua. Bular-hegalak luze zabalak izaten ditu eta isatsa ere oso luzea eta zorrotza. Duen haragia oso gogorra da jateko, baina arrautzak ahogozo onekoak dira. Gibelean duen olioa ebakiak ixteko erabiltzen da herri sendagintzan.