itsabalki
iz. Bot. Papilionazeoen familiako 25 bat belar landareren izena. Europan, Asian eta Afrikan hazten dira. Marrubiarenaren antzeko hosto punta-zorrotza izaten dute, hiru hosto txikitan bildua eta horztuna; lorea berriz txikia, kolorez zuria edo horia eta buru luzexkatan antolatua. v Itsabalki arrunta (Melilotus officinalis). Metro bete luzeko zurtoin zuzen adartsua, lore horia eta oso usain gozokoa duena. Landare honen puntaldeak arropa zuriak eta gaztak urrintzeko erabiltzen dira. Oso ganadu janari ona da landarea bera. v Itsabalki zuria (Melilotus alba). Bi urteko landarea, luze samarra eta lore zuria duena.