Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

isurkari

izond. eta iz. Sin. likido. Gai edo gorputzetan, daukan ontziaren formara egokitzen dena eta sakadurak neurria aldarazten ez diona.  v  Fis. Materiaren oinarrizko hiru egoeretako bat da isurkaria. Isurkariaren ezaugarriak solido eta gasen tartekoak dira. Gasaren antzera eta solidoak ez bezala, isurkaria berezko formarik ez duen jariakina da, daukan ontziaren formara egokitzen da alegia; aske denean berriz gainazal librea horizontala mantentzen du, gasak ez bezala, gasak duen bolumena osoa betetzen baitu. Molekulak mugikorrak izan arren, gasetan ez bezala molekulen artean lotura bada, kohesio indarra alegia, nahiz ahula izan. Isurkarien egitura mikroskopikoa oso konplexua da, eta materiaren beste egoeren aldean gutxi aztertu da. Solido bat berotzerakoan, isurkari bat lortzen da maizenik, eta isurkari hori berotzerakoan berriz gasa; badira hala ere salbuespenak. Isurkariak ez dira erraz konprimitzen ezta zabaltzen ere.