Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Isoir, André

Frantses organo-jotzailea (Saint-Dizier, 1935). Irakasle izan zen, Angersen lehenbizi, eta Orsayko Kontserbatorioan 1978. urteaz geroztik. 1973an Saint-Germain-des-Prés elizako organo-jotzaile izendatu zuten. Eraikin historikotzat hartzen diren organoen batzordeko kide izan zen, bestalde, eta antzinako organoak berritzeko lanak ere egin zituen. Hainbat disko grabatu ditu eta horiei esker antzeman daiteke bere estilo berezia. Aipagarria da frantses organorako musikan egin duen lana. Horrez gainera, Bachen organorako lan guztiak grabatu ditu.