Ismail Pacha
Egiptoko khedive (erregeordea) (Kairo, 1830 - Istanbul, 1895). 1861ean gudarostea Sudanera bidali zuen iraultza indargabetzeko. Egiptoren modernizazioa bultzatu zuen: irakaskuntza antolatu, azukrearen industria garatu, eta beste. 1869an Suezko ubidea inauguratu zuen. Gastu handiak izan ziren, ordea, eta atzerriko zorra handitu egin zen. Zorrak ordaintzeko Suezko ubidean zituen akzioak saldu behar izan zizkion Ingalaterrari. 1876an Europako gobernuek Egiptoko finantzak kontrolatzeko batzar bat sortu zuten. Garai horretan hasi zen pizten Egiptoko nazionalismoa. Giro horrek eragin zuen Arabi Pacharen matxinada. Atzerriko herrialdeek hartara bultzaturik, sultanak Isma’il kargutik kendu eta haren seme Tawfiq jarri zuen haren lekuan.
- islandiera
- islapen
- islatu, isla(tu), islatzen
- islatze
- Ismael
- Ismail Pacha
- Ismail
- iso
- isobara
- isobariko
- isobaro