Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

isla 2

iz. Zerbaitek argitzen duen gorputz batek norabide berean, edo batez ere beste norabide batean, jaurtikitzen duen argia. || Islara. adlag. Islara ikusi.  v  Opt. Kolore bakarreko argi izpi bat ingurune batetik errefrakzio indize desberdina duen beste batera iristean, jatorrizko ingurunera itzultzen den izpi zatia. Gainazal baten islatzeko gaitasuna da bertara iristen den argiaren eta islatzen duenaren arteko erlazioa. Islatzeko gaitasun oso handia (% 90-95) duten gainazalei ispilu deritzaie. ik. errefrakzio.