iskemia
iz. Med. Gorputz atal batean arterietako zirkulazioa urritzea edo etetea, eta horrek gorputz ehunetan duen eragina. Arrazoi nagusiak: arteria zanpatzea (tumore batek, ebatondo batek, etab.); arteriaren hormen hantura; enbolo, tronbo edo gai arrotzen batek arteria ixtea. Iskemiak, ehunen elikadura oztopatu edota eragozten duenez gero, ondorio hauek eragiten ditu ehun kaltetuetan eta gorputz ataletan: odolustea, zurbiltasuna, hoztasuna, indargabetzea, eta, zirkulazioa denbora luzean etenez gero, gorputz atalen eta ehunen gangrena. Bihotz giharraren iskemiak bular angina ekar dezake.