Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Isis

(Egiptoeraz, Esi) Mit. Egiptoar jainkosa, Osiris-en emaztea eta Horus-en ama. Grezian Demeter eta Erroman Afrodita izango zirenen baliokidea. Jainkosarik gurtuena zen; Egiptotik kanpora ere ezagun zen, Mediterraneo itsasoaren kostaldean eta uharteetan, Egeo uharteetan, eta, maila apalagoan, Asia Txikian eta Europako mendebalean. Senar-emazteen arteko leialtasunaren jainkosa zen, eta amaren, umeen eta familiaren babeslea. Osirisen arreba eta emaztea zen Isis. Horus-i jana ematen irudikatu ohi da, emakumezko baten gorputza eta behi baten burua duela. Gurleku nagusia File uhartean zegoen.