irri belar
iz. Bot. Urrebotoiaren eta irabelarraren familiako urteko belar landarea, hosto ilegabe distiratsuak eta iraunkorrak dituena, 20-70 cm luzea (Ranunculus sceleratus). Lore txikiak izaten ditu, fruituak ere txikiak eta asko, zilindro erako burutan antolatuak. Europako eta Asiako eskualde epeletan hazten da. Oso pozoi bizia du izerdian, barrearen antzeko uzkurdurak eragiten dituena.