Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

irokiar

iz. eta izlag. Ipar Ameriketako indiar leinu handi bateko kidea. Irokiarren leinua talde askoz dago osatua (kaiugak, xerokiak, huroiak…) eta familia bereko irokiar hizkuntza hitz egiten dute guztiek. Gaur egun zortzi irokiar erretserba daude Kanadan, eta sei, berriz, Estatu Batuetan. 62.000 irokiar dira gutxi gorabehera. Herri nekazaria da. Familia zabalak dira irokiarrenak; familiak taldeetan biltzen dira, taldeak tribu txikietan, tribu horiek elkarte edo herrietan. Sendikotasuna eta lurraldetasuna dira politika antolamenduaren osagai nabarmenenak.