Irizar, Miguel de
Nafar musikagilea, euskal musikari barroko handienetakoa (Artaxona, 1635 - Segovia, 1684). Organo-jotzaile nagusia izan zen Gasteizko (1657) eta Segoviako (1671) katedraletan. Hamahiru urtez egon zen Segovian eta obra ugari idatzi zuen Gaztelako hiri hartan: 14 meza, 2 requiem, 15 magnificat eta 27 motete, latinez idatziak denak, eta Gabonetako eta elizako kanta asko gaztelaniaz idatziak. Irizarren musika ez da oraintsu arte behar bezala ezagutu.