irentsi, irents, irensten
du ad. Eztarritik igaroarazi. || Zerbaitek beste zerbait bere barnean hartuz desagerrarazi. || Animalia batek beste bat jan. || Irrikaz eta lasterka jan. v Med. Irenstea da digestioaren lehen unea. Organo ugarik parte hartzen du, koordinaturik, janariak irensterakoan. Hiru alditan bana daiteke irenstea: lehendabizikoan (nahikundez egiten den bakarrean) janaria, hortzek xehetu eta listuarekin nahasi ondoren, ahoaren atzealdera igaroarazten da, faringeko bidean, mihiaren mugimenduen bidez. Bigarren aldian (oso lasterra, eta erreflexua dena) janaria, faringeko eta laringeko giharren mugimendu bateratuez, hestegorriraino igaroarazten da. Hirugarrenean (hura ere erreflexua), hestegorriak, bere mugimendu peristaltikoez, urdaileraino eramaten du janaria, eta bertan digestioak aurrera egiten du.
- irendu, iren(du), irentzen
- Irene
- Ireneo, santua
- irensle
- irentsarazi, irentsaraz, irentsarazten
- irentsi, irents, irensten
- irentzaile
- irentze
- iresle
- ireste
- iretargi