Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ireki, irekitzen, irekiko

du ad. A. Sarrera edo irteera eragozten duen zera higitu edo kendu. ik. zabaldu. Ateak, leihoak ireki. Ezpainak ireki. Urre gakoaz ate guztiak irezkiz doaz (esaera). || Zerbaiten osagai higikor bat mugituz edo kenduz haren barnealdea irispidean jarri, edo barne eta kanpoaldea harremanetan ipini. Altzari, kutxa bat ireki. Eskutitza ireki. Ez zuen ahoa ireki: ez zuen hitzik egin. || Irud. Norbaitek norbaiti bere bihotza ireki. || Osagai higikorrak elkarrengandik urrundu. ik. zabaldu. Besoak, hegoak ireki. Liburua halako orrialdean ireki. || Irekidura bat egin. Horma batean zulo bat ireki: zulo bat egin. || Heltzeko, aurreratzeko, harremanetan jartzeko bide bat sortu edo erabiltzen utzi. Bide bat ireki. || Bezeroak hartzen dituen etxe bat sortu. Ikastola berri bat ireki dute herrian.   
B. (Adjetibo gisa). Ideia berriak ulertzen eta onartzen dituena. Ez gara besteak baino irekiagoak eta gogo-zabalagoak.      
C. (Izen gisa). Irekidura. Soinekoak lepo aldean atzetik eta aurretik ireki handia du.
 v  Multzo irekia. Mat. Puntu guztiak barnekoak dituen multzoa. Ezaugarriak hauek ditu: multzo ireki kopuru finitu baten intersekzioa multzo irekia da; multzo irekien arteko batasuna edo lotura multzo irekia da.  v  Tarte irekia. Tartearen muturrak bere barnekoak ez dituena. (a,b) gisa adierazten da, hau da, parentesi artean.