irazki 1
iz. Sin. iragazki. Bahe moduko tresna, isurkariak garbitzeko erabiltzen dena. v Elektr. Lau polo dituen tresna, uhin maiztasun jakin batetik kanpo geratzen diren seinaleak baztertzen dituena. v Kim. Solidoak eta isurkariak bereizten dituen papera, ehuna edo mintza. Ura garbitzeko, hondarra erabiltzen da irazki gisa, eta laborategian, berriz, zelulosazko eta beirazko mintzak. v Mat. E multzo bateko zatien F multzo hutsa ez dena, ondoko ezaugarriak dituena: a) E multzoko zatietan F-ko elementuren bat duen oro, F-koa izatea; b) F-ko elementuen familia finitu guztien intersekzioa, F-koa da; c) E multzoan hutsik dagoen zatia ez da F-koa. v Med. Gorputzeko mintza, isurkariak igarotzen uzten dituena. Gorputzeko irazki nagusia kapilarren mintza da, bere baitatik igarotzen baitira ehunek behar dituzten edota kanporatu behar diren odolaren gaiak, eta, alderantziz ere, ehunetatik odolera itzultzen den isurkaria. Odolaren garbitzea, giltzurruneko eta gibeleko irazkietan egiten da batez ere. v Opt. Luzera jakin bateko uhinak soilik igarotzen uzten dituen beira. Absortziozkoak dira erabilienak: koloreztutako beirak dira, beren kolorearen uhin maiztasunari dagozkion uhinak soilik igarotzen uzten dituztenak. Eraginkorragoak dira interferentzialak (Lyot-en irazkiak edo kolore bakarrekoak), kolore bakar bat igarotzen uzten dutenak.