Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iraurgi

Gaur egungo Azkoiti eta Azpeitiko hiriak hartzen zituen Gipuzkoako erdialdeko harana, Urola ibaiaren ertzean. 1027. urteko dokumentu batean ageri da Iraurgi izena lehenengoz. Iraurgi Azkoitiko eta Azpeitiko hiriak sortu aurretik hartzen zuten lurraldearen izena da. Azpeitiko hiriak Salvatierra de Iraurgui izena hartu zuen sortu zenean, erdaraz dokumentuan (1310-1311) eta Miranda de Iraurgui Azkoitiak (1415).