iratze
iz. Lurpeko zuztarra duen landarea, gure mendietan oso ohia, aski gora igotzen diren hosto handiak dituena (Filicopsida). || Iratze ar. Iratze arruntak baino hosto handiagoak eta gider-gorriak dituen landarea (Dryopteris filix-mas). || Iratze eme. Iratze arruntak baino hosto txikiagoak eta ifrentzu-iletsuak dituen landarea (Athyrium filix-femina). v Bot. Pteridofitoen azpidibisioko 9.000-15.000 belar landare baskularrei ematen zaie iratze izena. Badira oraindik batzuk aztertu gabe daudenak eta iratzeen sailkapenean sartu gabe daudenak, eta beste zenbait, benetako iratze ez izan arren, halakotzat hartzen direnak. Lurpeko zuztarra eta hosto elkartu zabalak izaten dituzte. Esporaz ugaltzen dira. Esporak hostoaren azpian edukitzen dituzte. Iratzeen izaera bi alditan banatzen da eta duten funtzioaren arabera hostoek ere egitura desberdina izaten dute. Aldi haploidetik hazten den bihotz itxurako landare txikiak espora sexudunak izaten ditu eta haietatik sortzen da basoetan ikusi ohi den iratzea, hostoen azpian espora sexugabeak dituena, baina espora sexudunak izango dituen landarea sorraraziko duena. Sei klase biltzen dira pteridofito sailkapenaren baitan (psilofitinak, artikulatuak, likopodinak, psilotinak, isoetinak eta filizinak). Uretakoak edo lehorrekoak izan daitezke.