irakite
Irakin aditzaren aditz izena. || iz. Irakite puntua. v Fis. eta Kim. Irakitea isurkariaren masa osoan eta tenperatura jakin batean gertatzen da, lurruntzea ez bezala, azken hori isurkariaren azalean soilik eta edozein tenperaturatan gertatzen baita. v Irakite puntua. Isurkari batek irakiteko behar duen tenperatura. Isurkari baten irakite puntua atmosferaren presioaren arabera aldatzen da, isurkari batek lurrun asearen presioa eta kanpoko presioa berdinak direnean irakiten baitu. Isurkari baten irakite puntua 0’037° C igotzen da atmosferaren presioa milimetro bat handitzen den aldiko. Isurkari arruntenen irakite puntuak, atmosferaren presio normalean, hauek dira: ur hutsa, 100° C; itsasoko ura, 103° C; amoniakoa, -34° C; nitrogenoa, -196° C; kloroa, -34° C; hidrogenoa, -253° C; merkurioa, 357° C; oxigenoa, 183° C. v Irakite konstantea. Isurkari baten irakite puntuaren igoera adierazten duen zenbatekoa. Formula honen arabera kalkulatzen da irakite konstantea:
Formula horretan, R da gasen konstantea; T0 isurkari hutsaren irakite puntua; eta 1e lurruntze bero latentea gramo bakoitzeko.