Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

iraitzi, iraitz, iraizten

du ad. Jaurtiki, bota. || Iraitz-aparatu, iraitzaparatu. Metabolismoaren hondakinak gorputzetik kanpora jaurtikitzen dituen fisiologia sistema; guruin exokrinoen iraizkinak (giltzurrun, izerdi guruin, malko guruin eta listu guruinenak, besteak beste) isurtzen dituena.  v  Iraitz-aparatua. Anat. Metabolismoaren hondakinak gorputzetik kanpora jaurtikitzen dituen fisiologia sistema, eta orobat guruin exokrinoen (giltzurrun, izerdi guruin, malko guruin eta listu guruinenak, besteak beste) iraizkinak isurtzen dituena. Iraizteak bi eratakoak dira: batetik, zelulen metabolismoaren hondarrak fisiologia zirkuituetatik kanporatzea, eta, bestetik, isurkari organikoak (ura, ioiak, urturiko gai organikoak) erregulatuz, fisiologia orekari (homeostasia) eustea. Iraitz-sistemaren huts egiteak (giltzurrunenak, batez ere) gorputz isurkinak galtzea edo, bestela, edema (isurkari gehiegi biltzea gorputz ehunetan) eragin dezake, eta, baita ere, hondakin antzuak eta pozoitsuak gorputzean pilatzea.