Irail Beltza
Palestinar erakundea, Jordaniako palestinar iheslarien hilketen ondoren sortua (1970ko iraila). Wasfi al-Tall Jordaniako Lehen Ministroaren kontrako atentatua izan zuen lehenbiziko agerraldia (1971ko azaroa). Erresistentzia mugimenduetako kidez osaturik zegoen (Al Fata, Palestinaren Askapenerako Herri Frontea, etab.). Komando ekintzak antolatu zituen, Palestinatik kanpo batez ere: Munich-eko Olinpiar jokoetako izutze ekintza (1972ko iraila), Bangkok-eko israeldar enbaxadaren aurkako atentatua (1972ko abendua), Khartum-eko hilkintza (1973ko martxoa), etab. 1975ean bertan behera utzi zituen ekintzak.