irabelar
iz. Bot. Urrebotoiaren familiako belar landarea, zurtoin-zuzena, 1,5 m inguru luzea, eta hosto berde iraunkorrak dituena (Aconitum napellus). Sustrai sendoak izaten ditu, arbiondoaren antzekoak, lorea aldiz txano baten antzeko estalkia duena, kolorez urdina eta hostoaren girten ondoan kokatua. Leku laiotz eta ospeletan hazten da berez, baina lorategietan ere ereiten da. Hostoetan eta sustraietan akonitina izeneko alkaloide toxiko batzuek ditu.