Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Inzagaray, Ramon

(«Elurmendi», «Donosti»). Gipuzkoar idazlea (Donostia, 1878 - Donostia, 1947). Apaiz ikasketak egin zituen Gasteizen. Euskaltzain izendatu zuten 1920an. Bereak dira Kontxesi ta Petratxo (haurrentzako antzerkia, 1918), Historia eclesiástica de San Sebastián (1951) eta Ipuyak, Elurmendi´k euskeratuak (1954). RIEV aldizkarian irakur daitezke haren lanak.