Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

inpetigo

iz. Med. Larruazalaren eritasuna, estafilokokoak edo estreptokoak, edo biek batera, eragina. Larruazalean –aurpegikoan, batez ere– pikorrak agertzen dira, luza gabe zornez betetzen direnak, eta, azkenerako, zolda bilakatzen direnak. Sendatutakoan, zolda horiek ez dute orbanik uzten. Oso kutsakorra da, haurrengan batik bat. Eritasuna heda ez dadin, kontu handiz zaindu behar da eriaren eta senideen garbitasuna. Pikorretan eta zoldetan antibiotikoa jartzea du sendabidea.