Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

inpedantzia

iz. Elektr. Sistema edo ingurune batek gertaera periodiko baten igarotzearen kontra duen inertzia. Inpedantzia zenbaki konplexu batez (Z) adierazten da: gertaera eragilearen anplitude konplexuaren eta gertaera eraginaren anplitude konplexuaren arteko erlazioa, hain zuzen, bi gertaera horiek maiztasun berekoak direla emanik. Z-ren zati erreala erresistantzia deitzen da (R), eta irudizkoa erreaktantzia (X). Hasierako fenomenoari buruz ondoriozko gertaera aurrerakoa bada erreaktantziari induktantzia (elektrizitatean) edo inertantzia (mekanikan) deitzen zaio, edo atzerakoa bada kapazitantzia.  v  Zirkuitu elektriko batek korronte alterno bati egiten dion erresistentziaren neurria. Inpedantzia erresistentziaren kontzeptuaren baliokidea da, zirkuitu elektriko guztietarako zabaldua. Ohm-etan neurtzen da (v). Seriean R erresistantzia, L auto-induktantzia eta C kapazitantzia dituen zirkuitu batean, zirkuituaren inpedantzia formula honen arabera ebazten da:  
   Z= [R2 + (L
v - 1/Cv)2]1/2       
bertan v korronte alternoaren maiztasun angeluarra eta v = 2pf, f korrontearen maiztasuna izanik.