Inghelbrecht, Désiré-Émile
Frantses musikagile eta orkestra zuzendaria (Paris, 1880 - Paris, 1965). Debussyren adiskidea izan zen eta Moussorgskiren Boris Godunov-en frantsesezko lehen emanaldian bera izan zen musika zuzendari. Zenbait erakunderen zuzendaritza ere hartu zuen bere gain: Suediar Balletak (1920-23), Opera Komikoa (1924-25 eta 1932-33), Concerts Pasdeloup (1928-32), Aljerreko Opera (1929-30) eta Parisko Opera (1945-50). 1931n Frantziako Irratiaren Orkestra Nazionala sortu zuen. Debussy eta Ravelen eragina nabari zaio. Hainbat obra idatzi zituen antzerkietan eta balletetan ematekoak. Aipagarriena: Greco.
- ingeles
- ingeleste
- ingelestu, ingeles, ingelesten
- ingeniari
- ingeniaritza
- Inghelbrecht, Désiré-Émile
- inginadore
- ingira
- Inglares
- Ingres, Jean Auguste Dominique
- ingude