imitazio
iz. Imitatzea. v Psik. Eredu baten edo gertaera baten (keinuak, ekintzak, hotsak) errepikatze ohartua nahiz ohargabea. v Mus. Kontrapuntu prozedura, XV. eta XVI. mendeetako polifonian landu zena. Konposizio bateko ataletan zehar doinu bat errepikatzean edo imitatzean datza. Ahots batek doinuari ekiten dio, eta beste batek “imitazioz” erantzuten dio. Kanonean eta fugan, eredu zehatz baten arabera egiten da imitazioa.