Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

iluminismo

iz. Erl. Dotrina mistikoa, XVI. mendeko agnostikoen higikundeak eta elizaren gehiegikerien kontra jokatu zuten Erdi Aroko sekta batzuk oinarri zituena. Oro har, iluminismoa kristautasunaren barruko joeratzat hartzen da.  v  Fil. Frantzian, Ingalaterrako XVII. mendeko higikundea eredutzat hartuta, XVIII. mendean sortu zen filosofia higikundea. ik. Ilustrazio.  v  Teologiazko hiru osagai zituen iluminismoaren filosofiak: teismoa, deismoa eta materialismoa. Izadiaren edertasunak goraipatzen zituen iluminismoak eta arrazoiaren eta zientziaren ezagupenak gizartean zabaldu nahi zituen. Helburu hori lortzeko egin zuen Diderotek entzikopedia. ik. entziklopedia (lehen entziklopedia modernoak).