Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

iltze-arbola

iz. Bot. Mirtazeoen familiako zuhaitza, 15 m inguru luzea, berez Moluka uharteetakoa dena eta gaur egun tropikoko beste lurralde askotara zabaldua dagoena (Caryophillus aromaticus edo Eugenia aromatica). Hosto larrukara iraunkorrak izaten ditu, formaz arrautza itxurakoak eta kolorez berde horixkak. Loreak korinbo egituran eratuak ditu eta txortenak kaliz gorrikoak. Janariak hobetzeko, urrintzeko erabiltzen dira dituen lore-kusku lehortuak.