Ildefonso, Santua
Espainiar prelatua (Toledo, 607 - Toledo, 667). Isidoro santuaren eta Eugenio santuaren ikasle izan zen. Isidoro hil zenean, Agaliako monasterioko abadea izan zen haren ordez. VIII. eta IX. kontzilioetan parte hartu zuen. Toledoko Eugenio Santua artzapezpikua, Ildefonsoren osaba, hil zenean, haren lekua hartu zuen. Ama Birjinaren birjintasunaren aldeko porrokatua zen, eta teologiazko lan batzuk idatzi zituen: De perpetua virginitate Beatae Mariae, De cognitione Baptismi eta De itinere deserti.