Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ikneumon

iz. Zool. Haragijaleen ordenako biberridoen familiako animalia basatia, 65 cm inguru luzea eta 20 cm garaia, 7-9 kg har ditzakeena (Herpestes ichneumon). Isatsa, iletsua eta luzea, 45 cm-koa izaten du. Badu haren antza, baina ez da katamarroa bezain liraina. Larrua estaltzen dion ilea motz trinkoa du, herdoil kolorekoa, eta horren gainera ateratzen zaiona luze berdexka eta punta gorria du. Hankak igerirako egokituak ditu, larru mintzez erdi pareraino elkarri itsatsiak. Uzki aldean usain txarreko gurin zorro zapal bat du. Afrikan, Palestinan, Egipton eta Iberiar Penintsulan bizi da. Aspaldiko egiptoarrek animalia sakratutzat eduki zuten, baina Nilo ibaiaren inguruetako gaurko laborariek etsai handitzat dute, oilo eta uso asko jaten baitizkie.