Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ikeda-Seki

Astr. Izena eman zioten bi astronomilari japoniarrek 1965ean aurkitutako kometa. 320 milioi km-tako isatsa du eta mila urte inguru behar ditu eguzkiaren inguruan duen orbita osatzeko. Orbitaren punturik urrunena lurrak eguzkira duen distantzia baino 100.000 bider urrunago du.