Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ihes

iz. Arrisku, kalte bat… saihesteko urruntzea. || Ihes egin, ihesari eman, ihesari lotu. Arrisku, kalte bat… saihesteko lasterka urrundu. || Ihes eragin. Ihes eginarazi.      
■ Ihes lastertasuna. Objektu batek gorputz astronomiko baten erakarpenetik ihes egin eta beste ahalegin bultzatzailerik egin gabe bere bidean jarraitu ahal izateko behar izaten duen hasierako lastertasun minimoa. Ihes lastertasuna jaurtitze lastertasun moduan adierazi ohi da normalean, marruskadura aerodinamikoa kontuan hartu gabe. ■ Ihes lastertasunarekin alderaturik 0,71 aldiz baino lastertasun txikiagoan mugitzen diren objektuek ez dute orbita egonkorra lortzerik izaten. 0,71ko lastertasuna izanez gero, berriz, orbita zirkularra izan ohi da, eta abiada hori gaindituz gero, orbita elipse bilakatzen da ihes lastertasuna erdietsi arte, eta orduan objektuaren orbita parabola bilakatzen da. Horregatik, lastertasun paraboliko ere esan ohi zaio ihes lastertasunari. ■ Objektu batek gorputz astronomiko esferiko batetik ihes egiteko behar duen lastertasuna, bestalde, gorputz-masaren erro karratua zati objektuaren eta gorputz-gunearen arteko distantzia formularen araberakoa da. Lurrari dagokionez, eratu zenetik 4.500 miloi urte baino gehiago igaro ondoren, bere atmosfera mantentzen du oraindik, atmosfera hori osatzen duten gas molekulen batez besteko lastertasuna Lurraren erakarpena gainditzeko beharko luketena baino askoz txikiagoa delako.