Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

idorreri

iz. Sabela idortzea, sabela husteko eragozpena.  v  Med. Hesteak gutxitan, nekez eta mina sentitzen dela husten direnean sortzen den egoera. Gorotza gogorra izaten da. Bi idorreri mota dago: berezkoa (idorreria sintoma bakarra denean) eta bigarren mailakoa (idorreria beste kalte baten sintoma denean). Lehen motaren arrazoi nagusia dieta da (haragi gehiegi jatea, eta fruitu eta barazki gutxi). Elikatzeko modua aldatzea aski izaten da batzuetan idorreriarik ez izateko, eta zenbaitetan heste-aringarriak eta enemak ere erabiltzen dira. Bigarren mailako idorreriaren arrazoia izan daitezke digestio hodiaren eritasunak (sabeleko edo duodenoko ultzera, hesteetako tumoreak, kolitis mota batzuk, hesteetako itxiturak…); hesteen anatomiazko akatsak (heste eroria, megakolona…), pozoitzeak… Idorreri mota hori sendatzeko oinarrizko eritasuna sendatu behar da.