Idomeneo
Greziako mitologiaren arabera, Kretako erregea. Deukalionen semea. Kretarren kapitaina izan zen Troiako gerran. Elezaharrek diotenez, ekaitz batean, lehorreratutakoan aurkitzen zuen lehenengo pertsona Poseidoni eskainiko ziola hitz eman zuen. Bere semea agertu zen, aitari harrera egitera joana, eta, Idomeneok, bere zina ez hausteko, hil egin behar izan zuen. Izurrite batek jo zuen orduan uhartea, eta haren errua zela iritzirik, Idomeneo Kretatik kanporatu zuten. Calabriara jo zuen lehenik, eta Colofonera gero.