Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

idealismo

iz. Gizakia edo gizartea hobetzeko, gauza idealari atxikitzen zaion gogo jarrera. || Gogoaz kanpoko gauzei ideia hutsen izaera baizik aitortzen ez dien filosofia sistema.  v  Fil. Gogoaz kanpoko gauzei ideia hutsen izatasuna baizik aitortzen ez dien filosofia sistema. Platonen idealismoa. Idealismoa eta materialismoa. Izatearen eta ezagutzaren hastapena ideia dela dio idealismoak. Filosofia horren arabera izatea baldin bada, gizakiak berak pentsatzen duelako da, pentsamendutik kanpo ez baitago inolako errealitaterik. Platon, Kant, Berkeley, Hegel, Shelling aipa daitezke idealismo klasikoaren forma desberdinen filosofo nagusi gisa. Dena den idealismoa higikunde jakin bat baino, beste zenbait higikunderen abiapuntua da.  v  Art. Deskribatzen edo irudikatzen diren gauzak zentzumenek antzematen duten errealitatetik kanpo irudikatzeari dagokion estiloa. Arte modernoan idealismoak ni-a, pertsona bera, edo izpiritua hartzen du abiapuntutzat, kanpoko errealitatean oinarritzen den beste joeren aurka.