Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Idauze-Mendi

Zuberoako erdialdeko udalerria, Maule-Lextarreko kantonamenduan (Arbaila). Idaux-Mendy du izen ofiziala. Mugak: iparraldean, Muskildi eta Gotaine-Irabarne; ekialdean, Gotaine-Irabarne eta Mendikota; mendebalean, Urdińarbe eta Altzürükü, eta hegoaldean, Altzürükü, Ozaze-Zühara eta Mendikota. Garaiera, 160 m. 9,67 km2. 1999ko datuen arabera, 267 biztanle (idauztarrak; mendiarrak). Idauze, Arrotza eta Mendi herriguneek osatua da udalerria. Udalerriaren ekialdetik igarotzen da Uhaitzandi ibaia. Euskara, zuberera; euskaldunak, % 87. Laborantzan (artoa, bazkarako landareak) eta abel hazkuntzan (ardi azienda) oinarritzen da hango ekonomia jarduera nagusia.  v  Historia. Idauzeko eta Mendiko herriguneek 1842. urtean egin zuten bat udalerri bakarra osatzeko. 1327. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Idauzeko herria.