Iasi, Iassi
edo Jassy. Errumaniako ipar-mendebaleko hiria, izen bereko herrialdeko hiriburua. 265.176 biztanle ditu; herrialde osoak, berriz, 773.215 (1983). Moldavian dago, Bahlui ibaiaren ertzean. Errepideen eta burdinbideen arteko lotune nagusi da. Kimika industria, ehungintza eta elikagaien industria. Unibertsitatea. Antzokia, 1894koa. Trei-Erarchi eliza, XVII. mendekoa. v Historia. Moldaviako hiriburua izan zen 1565-1859 urteen bitartean. Kultura aldetik garrantzi handia izan du XVII. mendetik aurrera. Han izenpetu zen 1792. urtean turkiarren eta Errusiako Katalina II.aren arteko hitzarmena. Errumaniako gobernuak Iassira alde egin zuen 1916an alemaniarrek Bukaresteko hiria hartu zutenean. 1941. urtea arte hango jende gehiena judua zen, baina naziek hilketa latzak egin zituzten haien artean.