Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hualde Mayo, Prudencio

Nafar itzultzailea (Bidankoze, 1826 - Bidankoze, 1879). Bere herriko erretorea izan zen. Bonaparte printzearen aginduz, San Mateoren ebanjelioa (1856-1869) eta Asteteren dotrina (1869) itzuli zituen Bidankozeko erronkarierara.