Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hosto

iz. Landareen zatia, zurtoin edo adarretan sortzen dena eta gehienetan xafla moduko baten itxura duena. || Hosto erorkor. Udazkenean erortzen dena. || Hosto iraunkorra. Bere kabuz erortzen ez dena. || Lore(-)hosto. Lorearen korola osatzen duten hosto moduko bakoitza. v Bot. Hosto gehienak klorofila izaten dute (berdeak dira), eta fotosintesian parte hartzen duten organoetan garrantzizkoenetakoa da; fotosintesiaren bidez landare osoarentzako elikadura lortzen dute hostoek. Arnasa ere hostoen bidez hartzen dute landareek. Horretarako estoma batzuk ditu hostoak azpialdean. Nerbioen arabera, ertzaren arabera, formaren arabera,… sailka daitezke hostoak, baina orokorrean hosto bakunak (xafla bakarraz osatuak) eta elkartuak (folioloz osatuak) bereizten dira. v Hosto bertiziliatua. Beste hosto batzuk jaiotzen diren ardatz beretik jaiotzen dena, bertizilioak osatzen dituena. v Hosto besarkatzailea. Zurtoina, osorik edo parte batean soilik, estaltzen duena. v Hosto gingilduna. Gingilez osatua. v Hosto horztuna. Ertzetan hortzen gisako irtenunetxoak, ez oso zorrotzak, dituena. v Hosto iraunkorra. Bizirik denbora luzez irauten duena, berehala erortzen ez dena; bi edo hiru urte irauten dute hosto iraunkorrek, nahiz eta lehenengo urtea igarota ez duten landarearentzat garrantzi handiko funtziorik betetzen. v Hosto elkartua. Folioloz edo hostoxkaz osatua. v Hosto larrukara. Larruaren gisakoa. v Hosto mamitsua. Urtsua; ura edo beste erreserba gairen bat duena. v Hosto zerraduna. Ertzetan punta aldera okertutako hortzak dituena. v Hosto erorkorra. Landarea artean bizirik dagoela erortzen dena.