Hospitalet de Llobregat
Kataluniako hiria (Bartzelonako probintzia). 294.000 biztanle. Kataluniako bigarren hiria da eta, gaur egun, hiri multzo bat bera osatzen du Bartzelonarekin. Metalurgia eta kimika industriak, ehundegiak, papergintza, zurgintza, eraikuntza, etab. v Erdi Aroaren amaieran eraiki zen lehen gunea, erietxe baten inguruan. XIX. mendearen bigarren erdian hasi zen industriaren hazkundea, ehungintzaren bultzadaz. XX. mendearen hasieran, ordu arte Bartzelonako merkatua bere produktuez hornitzen zuen bertako nekazaritza murritzagotuz joan zen. Garai hartan hasi zen Hospitalet (12.000 biztanle 1920an) erabat itxuraldatu zuen inmigrazio oldea.
- horzkari
- horztun
- hoska
- hoskide
- hoskidetasun
- Hospitalet de Llobregat
- hospodar
- Hossein, Robert
- Hosta
- hostaila
- hostailatu, hostaila(tu), hostailatzen