Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Horus

Egiptoarren jainkoa, aztore itxuran edo aztore burua duen gizon itxuran irudikatu ohi dena. Antzina-antzinako ortziaren jainkoa zen, begitzat Eguzkia eta Ilargia zituena. Eguzki-jainkotzat zeukaten, bai eta faraoiaren jainkotzat ere. V. dinastian, berriz, Isis eta Osirisen semea zen, Seth osabarekin borroka etengabean ziharduena. Greziarrek Apolorekin identifikatu zuten. Batzuetan haur itxuran agertzen da (grekoek Harpokrates zeritzaten).