Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

horika-belar

iz. Bot. Erresedazeoen familiako landarea, bi urte bizirik irauten duena (Reseda luteola). Zurtoina adartsua du eta sustraiak oso sakonak. 0,5-1,5 m garai izaten da. Hostoak osoak ditu, lantza formakoak, ertz biribilarekin. Lore berdexkak ditu, mordo luzaranetan. Bide ertzetan, hareetan eta abarretan ateratzen da.