Hora, Josef
Olerkari txekiarra (Dobrin, 1891 - Praga, 1945). Hasierako poema liburuak «vitalismo» izeneko mugimenduaren eraginpean idatzi zituen (1915, Poemak; 1920, Zuhaitza loretan). 1927an Hariak haizeetara liburua argitaratu zuen. Ondorengo urteetako liburuetan, bere garaiko arte mugimenduetatik aparte, barne ezagutzaren bidetik jarraitu zuen. Garai hartakoak dira: Zure ahotsa (1930) eta Gaztigu isila (1936). Ezkortasunean murgildu zen azken urteetan; hil ondoren argitaraturiko liburuan, Eritasunaren oroimenak (1945), Horaren ezkortasuna oso nabaria da, bere gaixotasuna eta gizartearena uztarturik.