hondar 1
iz. Harea. || Jaten edo erabiltzen den zerbaitetik gelditzen dena. v Geol. Meatze, haitz edo lur zati oso txikiak, 0.02 eta 2 milimetro bitarteko diametroa izaten dute aleek. ik. harea. Hondar lurra: buztin baino hondar gehiago duena. v Mat. Zatiketa batean, zatikizunaren eta zatitzaile eta zatiduraren biderkaduraren arteko diferentzia. (A zatikizuna izanik, B zatitzailea eta C zatidura; A=BC+H adierazpenean, H zatiketaren hondarra da). || Hurbilketa zehatza lortzeko Taylor-en formularen bidez funtzio bati batzen zaion terminoa; infiniturantz doan segida batean n-garrenetik aurrerako batugaien ordez idazten den batugai bakarra da. ik. Taylor-en formula. v Hondar txori. Zool. Martin arrantzalea (Alcedo atthis).