homogeneo
izond. Egitura uniformea duena; osagaiak, parteak, izaera berekoak, edo era uniformean banatuak dituena. v Kim. Kimikan, gai kimikoentzat baizik ez da erabiltzen; isurkarien nahasketak (disoluzioak) deskribatzeko ez da hitz egokia; adibidez, alkohol eta ur disoluzio bat homogeneoa dela esan ohi da, kontuan hartu gabe destilazioz erraz bereiz daitezkeen bi konposatu direla. v Funtzio homogeneoa. Mat. Funtzio bat n-garren mailako homogeneoa dela esaten da, baldin f (xt, yt, zt ...) = tnf ( x, y, z ...) betetzen bada; funtzioak duen homogeneotasun maila da n, eta positiboa edo negatiboa izan daiteke; t, berriz, zenbaki erreala edo konplexua izan daiteke. v Polinomio homogeneoak. Aldagai batez edo gehiagoz osaturiko polinomioak dira; maila bereko monomioen batura dira.