Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Höllerer, Walter

Alemaniar idazlea (Sulzbach, Oberpfalz, 1922 - Berlin, 2003). Teologia, filosofia, filologia alemaniarra eta erromanikoa eta historia ikasketak egin zituen. 47ko Taldeko kide izan zen, eta Azentuak literatura aldizkariaren argitaratzaile kide 1954-1967 bitarteko urteetan. 1963an Berlingo Literatura Solasa sortu zuen, eta Sprache im technischen Zeitalter (Hizkuntza teknikaren garaian) aldizkaria argitaratzen hasi zen, Norbert Millerrekin batera. Idazle gisa, 1952an argitaratu zuen lehen liburua, gerrako gorabeherei buruzko poesia bilduma bat: Der andere Gast (Beste gonbidatua). Hasieran bere poesiak G. Eich edo P. Celanen izadiaren poesiaren ildoa hartu bazuen ere, laster poesia esperimentala lantzen hasi zen: Außerhalb der Saison (1967, Sasoiz kanpo); Systeme (1969, Sistemak). Pixkana kritika sozialetik konpromisora igaro zen. Ildo horretan, eta Berlingo harresia eraitsi baino pixka bat lehenago, Mit dem Kamel durchs Nadelöhr. Junge deutschsprachige Literatur der Mauerrisse (1989, Gameluaz jostorrotzaren zulotik barrena. Harresiaren pitzaduretako alemaniar gazte literatura) argitaratu zuen.