Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hodi

iz. Zilindro formako gauzakia, barne-hutsa, mutur batean edo bietan irekia, isurkariak edukitzeko edo handik igarotzeko erabiltzen dena, tutua. v Biol. Izaki bizidunen isurkari organikoak eramaten dituzten isurkaribideak. v Hodi katodikoa. Teknol. Korronte elektrikoak irudi bihurtzen dituen tresna; eremu magnetiko edo elektriko batek elektroi izpiei (izpi katodikoei) eragiten dien norabide aldaketan oinarritzen da; beste batzuen artean telebistak eta radar indikatzaileek izaten dute hodi katodikoa. v Saio hodia. Kim. Mutur batean itxia den beirazko hodia, kimikako laborategietan erabiltzen dena esperimentuak egiteko. v Digestio hodia. Anat. Ahotik uzkira gorputza igarotzen duen organoa, ahoak, eztarriak, heste gorriak, urdailak, hesteek eta uzkiak osatua. ik. txegoste. v Hodi kapilarra. Izaki organikoek dituzten isurkaribide txikiak. ik. kapilare. v Linfa hodia. Linfa batetik bestera eramaten duena. Ehunen barnean sortzen da, hodi kapilarren eraginik gabe; linfa gongoilekin batera, gorputzaren linfa sistema eratzen du. v Torax hodia. Ezkerraldeko hodi linfatikoa; kiloa gordetzen duen ontzitik gorantz, ezkerreko zain subklabioa ezkerreko barne aldeko zain jugularrarekin elkartzen den lekura doa. v Hodi kiliferoa edo hesteur hodia. Hesteura edo kiloa, hesteetako ile antzeko hodixketatik torax hodira garraiatzen duena; hodi xurgatzaile ere esaten zaio. v Hestesne hodia. Hesteur hodiei eman ohi zaien izena, digestioa egin ondoren hartzen duten kolore zuria dela eta. v Odol hodia. Odola alde batetik bestera eramaten duen hodia; hiru eratakoak dira odol hodiak: banatze zainak (arteriak), biltze zainak (zainak eta kapilarrak). v Gibel hodia. Behazuna gibeletik ateratzen duen hodia, hodi zistikoarekin elkartu eta behazun hodia edo koledokoa eratzen dute. v Hodi zistikoa. Behazun maskuriaren iraiz hodia. v Hodi koledokoa. Behazuna hestean isurtzen duen hodia; gibel hodiaren eta hodi zistikoaren elkarketaz sortzen da. v Latex hodia. Bot. Landareetan izerdia edo latex-a ibiltzeko izaten diren hodietako bakoitza. v Hodi zurtsua. Landareetan, gorantzako izerdia eramaten duena. v Polen hodia. Polen aletik eratzen den hodia, eta gameto arrak gameto emea ernaltzea bideratzen duena. v Deskarga hodia. Elektr. Erabat arrarotua dagoen gas batez betea dagoen hodia, zirkuitu elektriko batean konektatzean katodotik anodorako elektroi deskarga bat sortzeko gai dena. Hodi horrekin aztertu zen lehen aldiz elektroi igorketa. v X ipien hodia. Katodoaren aurrean wolframiozko xafla metaliko bat duen deskargako hodia. Xafla hori elektroiekin bonbardatzean X izpiak igortzen ditu. v Pitot-en hodia. Mek. Ur-lasterren emaria neurtzeko erabiltzen den tresna. v Malphigi-ren hodia. Zool. Intsektuen eta milazangoen iraiz organoa.