Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hockey

iz. Kirol. Belar gainean, izotz gainean edo zoru artifizial baten gainean jokatzen den kirola. Hockey-ak antzinako zibilizazioetan du jatorria: erromatarrek, arabiarrek, persiarrek, greziarrek eta azteka indiarrek ibiltzen ziren hockeyan. Belar gaineko hockey-a, Ingalaterran mendeetan zehar jokatu izan da eta 1883. urtean idatzi zen lehen arautegia. 11 jokalariz osaturiko bi talde aritzen dira jokoan, kirten okerra duen stick izeneko esku makila batez, eta pilota aurkakoaren atean sartzea da helburua. Izotz gaineko hockey-a Kanadan bizi ziren soldadu ingelesek jokatzen zuten hockey-aren beste forma bat da; 1870. urte aldera arautu zen; 6 jokalariz osaturiko bi talde aritzen dira. Bi hockey mota hauek Olinpiar Jokoetan jokatzen dira. Patinen gaineko hockey-a bost jokalariz osatutako bi talderen artean jokatzen da, zola artifizialetan; Bartzelonan 1992. urtean izan ziren jokoetan erakusketa kirola izan zen.