Hobbema, Meindert
Holandar margolari eta marrazkilaria (Amsterdam, 1638 - Amsterdam, 1709). Jacob Van Ruysdael-en ikaslea eta laguna izan zen. Ikuspegi bikainak margotzen zituen; gazteluak, errotak, eraikuntza hondakinak eta izadi ikuspegiak zehaztasunez pintatu zituen argi finez eta tono leunetan. XVIII. mendeko ikuspegi margotzaile britainiarrek haren eragin handia izan zuten. Bestalde, Middelharnis-eko bidea, Hobbema-ren koadro ezaguna, XIX. mendean pintore frantsesek geroztik asko erabili zuten bidearen gaiaren lehen agerpenetakoa da.