Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hizketa

iz. Hitz egitea. || Hizketan. adlag. Hitz egiten. v F. de Saussure-k erabili zuen hitza (parole), hizkuntza (langue) hitzari aurka jarrita. Hizkuntzaren banakako jarduna da hizketa, borondatezkoa eta adimenezkoa. Gizabanakoak bere pentsamendua adierazteko hizkuntza nola erabiltzen duen, jendeak esaten eta ulertzen duena eta fonetikazko gertaera zehatzak hartu behar dira kontuan hizketa aztertzerakoan. ik. hizkuntza.